Gazteen doke txapelketa galtzeko arriskuan

Ubane Madera 2011ko apirilaren 14a

Baliteke aurtengoa gazteen doke txapelketaren azkenekoa izatea. iaz baino gazte gehiagok parte hartu ezean (iaz zortzi gaztek jokatu zuten dokean), SUDC elkarte antolatzaileak erabaki du aurtengoa azkena izango dela. Hitzordua, domekan da, 11:00etan, Monterron ondoko zelaian. Parte hartu guraz gero, baina, 10:30ean azaldu beharra dago, izena emateko. 10-14 urte bitarteko gazteei zuzendutako txapelketa da.

"Aurten nahi genuen bertan behera utzi, baina batzar orokorrean komentatu genuenean eskatu ziguten aurtengoari eustea. Beraz, eutsi egingo diogu, baina gazte gutxi badator, bagabiltza pentsatzen datorren urtean erretiratuendako-edo antolatzea Aste Santu aurreko txapelketa", adierazi du Juan Luis Arkauzek, SUDC elkarteko presidenteak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak