70 lan aurkeztu dituzte
Lau atal izan ditu lehiaketak: ipuina, poesia, bertso-papera eta komikia izan dira atalak. Denera 70 lan aurkeztu dituzte aurtengoan.
Finalistak eta egubakoitzean saria jasoko dutenak izan dira: ipuinak sailean, Maria Oses, Alazne Zuazubiskar, Maialen Gallardo, Garazi Romero eta Maddi Labayen; poesia sailean, Garazi Romero eta Jon Iraola; komikia sailean, Aitor Gonzalez eta Aritz Irigoien; eta, bertso paperean Jone Perez Moreno, Marixe Ruiz de Austri, Ane Zuazubizkar Iñarra, Arantzazu Letona Elizburu eta Asier Delgado Gartzia.
Miren Agur Meabe
Literatura lehiaketako sari banaketara idazle bat gonbidatu izaten dute. Hala, aurtengo saioko idazle gonbidatua Miren Agur Meabe bizkaitarra izango da.