Alex Aranburu lehenengo, selekzioaren maillotaz

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 13a

Joan den domekan Dorletako Ama Eskolako Mugarri-Jay taldeko Alex Aranburu eta Jon Ander Kortabarria, eta Lizarralde Kirolakeko Mikel Iribekanpos mendiko bizikletako Euskal selekzioaz egon ziren korritzen, Tuteran. Eta eurekin batera Beñat Burgi eta Aitor Pagaldai ere lasterketan egon ziren.

Gazte mailan Alex Aranburu izan zen azkarrena; irteeratik egin zuen ihes, eta bakarrik helmugaratu zen. Kortabarria 5. izan zen, eta Burgi 11. postuan helmugaratu zen. Kadetetan, berriz, Iribekanpos 7. izan zen, eta Aitor Pagaldai 9.
Asteburuan, berriz, Alex Aranburu eta Jon Ander Kortabarria Gipuzkoako Klasikoan izango dira, errepideko lasterketan (Zumaian). Domekan, berriz, Lizarralde Kirolak taldeko Lagunekin Erandio btt-ko Euskadiko Open barruan ospatuko den lasterketan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak