Auto batek errepidean lanean zebiltzan bi langile harrapatu ditu Roneo parean

Arritxu Barruso 2011ko apirilaren 12a

Ezbeharra 13:20 inguruan gertatu da, GI-627 errepidean Roneo enpresaren parean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, auto batek istripua izan du eta errepidetik atera da. Ondorioz, errepidean lanean zebiltzan bi langile harrapatu ditu. Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte bi lagileak, baina Ertzaintzak ez dauka momentuz, haien egoeraren berri. Errepidearen errei bat itxita dago eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen autoei.

Ertzaintzaren trafiko zerbitzuek adierazi dute oraindik ere zehazteke dagoela istripua nola eta zergaitik gertatu den eta horretan dihardutela. Bi langileak zein enpresetan lan egiten duten ere ezin izan dute argitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak