Liburuaren egunaren harira 'Liburu fantastikoak' erakusketa dago ikusgai Kulturateko klaustroan. Carmen Domech egilearen lanak dira. Astean zehar herriko ikastetxeetako neska-mutikoak joaten dira erakusketa bisitatzera. Gustura geratzen dira han ikusitakoarekin. Iruditan, adibidez, Arrasateko Herri Eskolako neska-mutikoak daude. Irakurtzeko ohitura badutela azaldu digute; hala, liburutegia bisitatu dute ondoren eta bazkide txartela egin dute orain arte horrelakorik ez zutenek. Erakusketa hilaren 20ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara arte, 17:30etik 20:30era.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.