Ahotsak proiektuan testigantza utzi duten arrasatearrei omenaldia egingo diete etzi

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 11

Eguaztenean, apirilak 13, omenaldia egingo diote Arrasateko Ahotsak proiektuan parte hartu dutenei. Ekitladiak egitasmoa aurkezteko balioko du, baina ekitaldiaren helburu nagusia da, Jose Felix Diaz de Tuesta Udaleko euskara teknikariaren arabera, elkarrizketatuei esker ona ematea: "Eskertuko zaie bere garaian baiezkoa emateagatik eta euren testigantza utzi digutelako".

Badihardugu euskara elkarteak aspaldi jarri zuen martxan Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatzeko proiektua. Arrasateren kasuan azken hiru urteetan hainbat elkarrizketa egin diete, AEDrekin eta Udalarekin elkarlanean, gure hizkeraren historia bizia diren herriko adinekoei. 85 elkarrizketatu, hain zuzen. Interneten www.ahotsak.com/arrasate webgunean ikusgai daude elkarrizketok. 135 dira jasotakoak, baina horietatik 50 bat duela 20 urte ingurukoak dira. Gainera, oraindik internetera igo ez diren beste lau elkarrizketa ere egin dira. Izan ere, Ahotsak proiektua 2012an amaitzea zen hasierako asmoa.

Esker ona emateko eguna
Eguaztenean, apirilak 13, omenaldia egingo diote Arrasateko Ahotsak proiektuan parte hartu dutenei. Egitasmoa aurkezteko balio izango du, baina ekitaldiaren helburu nagusia da, Jose Felix Diaz de Tuesta Udaleko euskara teknikariaren arabera, elkarrizketatuei esker ona ematea: "Eskertuko zaie bere garaian baiezkoa emateagatik eta euren testigantza utzi digutelako". Horretarako elkarrizketaren grabazioa ekitaldian bertan emango diete bertara agertzen diren protagonistei –edo euren senideei– eta horrekin batera, diploma bat. Ekitaldia Kulturateko areto nagusian izango da, 18:30ean.
85 gonbidapen bidali ditu –guztiak 75 urtetik gorakoak dira– Udalak baina gehienek ez dute erantzun: "Badihardugukoekin egon gara eta azaldu digute beste herri batzuetan egin direnean erantzun ez duten asko agertu izan direla; beraz, gehienak Kulturaten izatea espero dugu", azaldu du Diaz de Tuestak.

"Gehiago ere esan nezakeen"

Eguazteneko omenaldian egongo denetako bat da Soledad Abarrategi. 79 urte ditu eta Karmen ahizparekin –86 urtekoa–batera joango da. Udaletik gutuna jaso zuten etziko omenaldira joateko gonbidapenaz: "Joango gara, gure aldetik behar den guztia jarriko dugu", dio Sole-k. Elkarrizketan "gustura" aritu zen: "Ondo egon zen, baina gehiago ere esan nezakeen. Hurrengo egunean hainbat kontuz akordatu nintzen. Grabazioa gustu handiz hartuko dut, bai horixe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak