Bedoñako eskola-etxean dute hitzordua zapatuan eta Ernesto Seoane irakaslearen eskutik hiru ordu eta erdiko saioa egingo dute. "Laster ortuak prestatzen hasi behar dugunez, aukera paregabea izango da ortu ekologikoak eskaintzen dituen abantailak aplikatzeko, etxean konpost-a egiteko eta ortuko gaixotasunei buruzko argibideak jasotzeko", adierazi dute Bedoña Batu elkartetik. Ikastaroa 09:30etik 13:00etara egingo dute.
Izenemeteak
Izena emateko epea zabalik dute Bedoña Batu elkartean apirilaren 13ra bitartean. Prezioa 6 euro da; auzotarrendako doan. Informazio gehiagorako 688 887 909.