"Bi talde ditugu Arrasate inguruan. Orain dela bi hilabete hasi ziren lanean. Publizitatea bidali zuten etxeetara gure saltokiaren berri emanez, eta produktuak jasotzeko gertu gaudela esanez. Telefono zenbaki batera deitu behar da produktuen berri emanez, (902 45 58 55), eta gu joaten gara etxez etxe batzen, doan. Herritarrek erantzun dute, eta dagoeneko badugu makinatxo bat gauza batuta: egongela osoak, sofak, armairuak, logela osoak, bizikletak, liburuak, osagarriak… Horiek ipiniko ditugu salgai gaurtik aurrera", kontatu du Oihana Agirrek, Emaus fundazioko kudeaketa arduradunak.
Prezio interesgarriak
Oso prezio onak iragarri ditu Agirrek, gainera: "10 eurotik hasi eta 90 eurora bitartekoak dira gehienak. Garestiena, esaterako, egongelarako altzari osoa da, egur oso onekoa. Horrek 150 euro balio du. Baina badago mahai txiki bat erostea, 15 eurorengatik… produktuen egoeraren arabera ipintzen dizkiegu prezioak. Bestalde, ondo badaude daudenetan ipintzen ditugu salgai; oso gaizki badaude, berriz, garbigunera botatzen ditugu; eta altzari eta liburuez gainera, etxeko tresna elektrikoak eta etxeko edozein produktu salduko dugu", gaineratu du.
Egunero zabalik
Gaur zabalduta, aurrerantzean astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 10:00etatik 13:30ak arte izango da zabalik denda berria.
Hain zuzen, Gipuzkoan Emusek izango duen erabilitako produktuen laugarren saltokia izango da Arrasatekoa. Gainerakoak Donostia-Irun inguruan daude.
Denda berri Arrasaten zabaltzearen arrazoia, Agirreren esaneta, Arrasateko Udalarengandik jasotako "babes handia" da.