Hauek dira debagoiendarrek lortutako sariak: nagusien mailan, txapela Eneritz Urrutiarentzat izan da (irudian, ezkerrean); ertainen mailan, Irati Gutierrezek lortu du lehenengo saria (eskuman) eta hirugarrena Jone Herizek, eta txikien mailan, Malen Aranak bigarren postua lortu du (argazkian, erdian) eta Ane Petreñasek hirugarrena. Bestalde, Olatz Zabaleta ere lehiatu da ertainen mailan.
Euskal Herriko Kopla Kantarien Txapelketa antolatu da V. Mungia Folk jaialdiaren barruan, eta aurtengua laugarren edizioa izan da.
Guztira, sei debagoiendar egon dira aurtengo txapelketan, bost arrasatear eta bergarar bat.