Honakoak dira Arrasaterako aurrenengo sei hautagaien izen eta ezaugarriak:
- Maria Ubarretxena; 30 urteko urretxuarra, baina Arrasaten ezkonduta dagoena. Antzuolako Goizperren egiten du lan.
- Ibon Arrupe; 37 urteko arrasatearra eta JMAan lanean diharduena.
- Juan Ramon Mendieta: 55 urteko arrasatear autonomoa da bera.
- Amaia Zeziaga: 50 urte, arrasatearra, farmazialaria eta gaur egun ere zinegotzi dena.
- Rafa Uribarren: 58 urte, arrasatearra eta Landa Ingurunearen Garapenerako diputatua.
"Jende konpetentea"
Sei izen horiek argitara emanda eta EAJren esperantzen gainean galdetuta, Juan Karlos Garitano alkategaiak adierazi du ez duela espekulaziorik egin gura. "Faktore asko dago jokoan. Pertsonek asko kontatzen dute eta oraindik ez dakizkigu gainerako alderdien zerrendak zeintzuk izango diren. EAJn ahalegina egin dute ahalik eta jenderik konpetenteena lortzeko".