Langabezian dauden bost aktorek, arima eta bihotza ez ezik, larrua, gibela eta pankrea ere utziko dituzte taula gainean. Euskal Herriko ikusleak galbideko zuloetan dibertitzea dute helburu, dagokien sarrera ordaindu eta gero, jakina. Aktore talde honek horrela definitzen du bere burua: sofista, judua, mormoia, pederasta, masoia, antisemita, kaukasiarra eta oso fina. Yoghurina Borova dragqueen nazia, Galder Perez aktore burusoila, Lander Otaola nerabe dekadentea, Loli Astoreka ospe handiko izar alkoholikoa eta Mikel Losada adimen urriko aktorea. Ikuskizun honek ezinbesteko eta erantzunik gabeko gaiak izango ditu ardatz.
Testuak: Galder Perez, Mikel Losada, Lander Otaola
Antzezleak: Lander Otaola, Eduardo Gabiña, Galder Perez, Loli Astoreka, Mikel Losada
Zuzendaria: Itziar Lazkano Koreografia: Maite Zalduegi
Ekoizpena: Sekula EZ
Martitzenetik aurrera, gehiago
Gaurko ekitaldiak bukatuta, etzi, martitzena, jarraituko dute Korrika Kulturalaren baitako ekitaldiek Arrasaten. Hona hemen egitaraua:
Apirilaren 12an
• 19:00 Kulturaten Euskarazko film laburrak eta Kepa Errasti zinema zuzendaria.
Apirilaren 14an
• 11:00 Zigorrolan Korrikari ongi-etorria: salda eta txorizoa, txalapartariak, etxafuegoak…
• 12:30 Poteo Euskalakaria
• 17:00 Plazan umeendako txokolatada.
• 17:30 Plazan Jolasak Txatxilipurdi elkartekoekin.
• 18:00 Plazan Konpartsa txikia.
• 18:30 Plazan ekitaldi nagusia: Eskoletan landutako lelo lehiaketako onenak irakurri eta sariak banatu.
• Patxi Uribarren euskaltzainari omenaldia, gaueskolen sortzaileetako bat izatearren: dantzarien agurra; ohorezko bertsoa, Patxi Uribarrenen hitzaldia eta txistularien, gaiteroen eta dantzarien emanaldia
• 19:30 DJ jaialdia: Elvis Caino bergararrekin
• 22:30 Gose eta Anger taldeen kontzertua, Gaztetxean