Manifestazio jendetsua legeztatzearen alde

Arritxu Barruso 2011ko apirilaren 9a

'Eskubide zibil eta politikoen defentsan orain legalizazio' zioen pankartaren ostean jendetza atera zen egubakoitz iluntzean Arrasateko Seber Altube plazatik. Sorturen legeztatzea eskatzeko Arrasateko Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak, Gorripideanek eta LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioa izan zen.

Herriko plazan amaitu zen manifestazioa eta Mariasun Pagoaga aktoreak hartu zuen hitza amaieran manifestua irakurtzeko. Euskal Herriko politikagintza aro berri baten atarian dagoela adierazi zuen: "Urte luzeetako gatazkaren ostean, argi dago, herritarren gehiengo zabalak uste duela politikagintzan eman diren azken urratsak eragina izango dutela.

Alderdien Legea bertan behera uzteko ere eskatu zuen Pagoagak eta itxaropentsu egoteko arrazoiak dituztela gaineratu zuen: "Konfrontazioa, ez adostasun, ezin ikusi eta ezin ulertuen ilunabarra atzean utzi eta elkartasuna, errespetua eta adostasunaren egunsentiari bide emoteko momentua da orain"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak