Cafe Bilbao saria eskuratu duen Oier Guillanek idatzitako Herio Heroi lana aurkeztuko dute Oier Guillan (Orereta), Ainhoa Alberdi (Zarautz) eta Donostiako Amaia Corral aktoreek. Musika Ander Fernandezek jarriko du.
Hasiera baten Herio heroi lanaren irakurketa dramatizatua egiten hasi ziren. Horrela egin zuten, esaterako, Oñatiko gaztetxean. Baina, denborarekin, aktoreek pertsonaiei forma eman eta antzezlan izatera pasa da.
Antzezlanak etorkizuneko Euskal Herrira eramaten ditu ikusleak; hildakoak usteltzeari utzi dioten garaira, bizidun zein bizigabeak elkarrekin bizi izatera behartuta dauden garaira.
Ska festa zapatuan
Zapatuan, 22:00etan hasita, ska festa egingo dute gaztetxean. Taula gainean jardungo dute Bilbomatiks eta Materia Gris talde bizkaitarrek.
Reggae eta ska musika egiten dute bi taldeek. Materia Gris taldeak, gainera, jamaikar eragina du. Bada, giro bikaina jarriko dute gaztetxean.