Mendiko bizikletako euskal selekzioak ibarreko harrobitik tira egingo du

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 7a

Mendiko bizikletako euskal selekzioak txirrindulariekin kontzentrazioa antolatu du oraingo astebururako, eta ibarreko hainbat ordezkari izango dira. Mugarri-Jay taldeko Alex Aranburuk eta Ander Kortabarriak eta Lizarralde Kirolak-eko Mikel Iribekanposek euskal federazioaren deia jaso dute.

Dorletako Ama barruan dauden txirrindulari arrasatearrek euskal selekzioko gainontzeko ziklistekin pasako dute asteburua Tuteran, eta zapatu goizean abiatuko dira haruntz. Zapatua elkarrekin egoteko aprobetxatuko dute, eta domekan lasterketa bat egingo dute, Tutera ondoan bertan. 

Horrekin batera, Gipuzkoako txapelketa barruan, Dorletako Amak antolatuta alebinen eta infantilen lasterketa egingo da larunbat honetan Aretxabaletan, Azbeko industria-gunean. Lasterketa 16:00etan hasiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak