Arrasateko TRT Racing Team taldeak Nafarroako Openean garaipena

Xabier Urtzelai 2011ko apirilaren 8a

Arrasateko TRT Racing taldea lagun koadrila ederrak osatzen du, zirkuitutara lehiatzera, edo beste proba batzuk ikustera joaten direnak. Lehiatzea tokatzen denean, Iker eta Igor Orobengoa anaiak ibiltzen dira Seat Ibiza Cupra D autoaz, eta dagoeneko hasi dira emaitzak jasotzen, Nafarroako Open probako lehen lasterketa puntuagarrian –Los Arcoseko zirkuituan– azkarrenak izan zirelako euren klasean, eta hirugarren sailkapen orokorrean.

Esandako moduan, baina, Garagartzako anaiekin batera lagun hauek osatzen dute TRT Racing Team, lasterketak boxetatik jarraitzen dituztenak: Alain Solupe, Asier Arana, Xabi Altzelai, Iñaki Veci, Unai Arana, Orkatz Askasibar, Iñigo Garai eta Iñaki Juldain.

Podiumera igota
Orobengoa anaiek urteak daramatzate Euskal Herriko lasterketetan –igoera eta rallysprintetan– parte hartzen. Iaz, baina, zirkuituan ibiltzen hasi ziren, eta aurrez uste zutena baino askoz ere gehiago gozatzen: "Batetik, ekonomikoki bideragarriagoa da, zirkuituan ibiltzea igoera batera joatea baino apur bat garestiagoa izan arren askoz ere kilometro gehiago egiten ditugulako; hala, lehian egiten dugun kilometro bakoitza merkeago ateratzen zaigu zirkuituan", adierazi digu anai gazteenak, Iker Orobengoak.

Erreportajea, osorik, Goiena paperean jasoko duzue, etxean. (Argazkiak: Buru, TRT Racing).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak