Fagor taldea, 50 urte hozkailuak ekoizten

Leire Kortabarria 2011ko apirilaren 7a

Fagor Groupen hotzaren sektoreak 50 urte bete ditu elikagaiak kontserbatzen. Taldeak lau lantegi ditu: Arrasaten, Marokon, Italian eta Polonian.

Prentsa-ohar baten, Fagor Groupek esan du gaur egun eskaintzen duen hozkailu-gaman "berrikuntza, diseinua eta iraunkortasuna bere DNAren barruan" daudela, "fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea ahaztu barik".

Enpresa hasi zen ate bateko hozkailuak egiten. 60ko hamarkada bukaeran beste ate bat gehitu zien, eta 80ko hamarkada hasieran lehenengo Combiak egin zituen, makina berean batuaz hozkailua eta izozkailua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak