Diploma banaketa ekitaldian parte hartuko dute Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Bixente Atxa Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak.
Alberto Iñurrategi bere esperientzia pertsonaletik abiatuko da ikasleen aurrean berba egiteko. Une gogorrei aurre egin behar izan du sarritan. Mendian une gozoak, baina baita gaziak ere sorrarazi dizkio, hainbat zortzimilako eta bestelako lorpen, baina bere bidaikide eta anaiaren heriotza ere bai. Bihar emango duen berbaldiaren izenburua da Ilusioa, ekimena eta erantzukizun etikoa.