Yanela Zaruma, 22 urteko burlatarraren gorpua Beriaingo aintzira batean aurkitu zuten joan zen astelehenean, bortxakeria arrastoak zituela. Beriaingo Udalak gertaera salatu, atsekabea agertu eta justizia egitea eskatu zuen. Gurasoek ere justizia egitea eskatu dute.
Yanela Zarumaren mutil laguna izandakoa atxilotu du poliziak ustezko hiltzailetzat hartuta. Izan ere, ikerketen arabera, hura izan zen Zarumarekin azken aldiz egon zena. Epaileen aurrera eroango dute gaur susmagarri nagusia.