Europan osasunarekin erlazionatuta dauden ikerketa proiektu garrantzitsuenak aurkezten ari dira atzo eta gaur bitartean Ikerlanen, eta jardunaldiekin nahi dute baita ere bertaratu diren gainontzeko adituei euren lorpenak erakustea eta horiek merkaturatzeko aukerak aztertzea.
Gailu txikiak
Proiektu eta gailu berritzaileak aurkeztu dituzte; esaterako, atzo aurkeztu zuten gailu batekin nahikoa da odol tanta bat haurdun dagoen emakumearen umea neska edo mutila izango den jakiteko.
Gaixotasun bat detektatzerako orduan ere, ez da gauza bera odol pote bat erabiltzea, edo tantan bakarra erabiltzea, horretarako, gailu txikiak ikertzen dabiltza odol tanta bakarrarekin pertsona batek salmonela duen edo ez jakiteko.
Zehatzago, egueneko osasun tartean
Gai honi buruzko xehetasun gehiago, baina, biharko Magazinea saioko osasun tartean eskainiko dizuegu 19:45tatik aurrera.