Zine gida argitaratzearen helburuak izan dira, batetik liburutegiak daukan bideoteka zerbitzua hornitzea gidan azaltzen diren izenburu horien pelikulekin, eta bestetik, formazioa eta erreferentziak ematea zinea gustuko duten pertsonei.
Gidan azaltzen diren film gehienak Arrasateko liburutegian daude eta liburutegian eskuratu daitezke baita ere atzo aurkeztutako gidak; horrez gain, herriko beste hainbat tokitan ere eskuratu daitezke, esaterako, zerbitzu bulegoan eta gaztetxean.