Laburbira helduko da datorren martitzenean, hilaren 12an, Arrastera. Topagunearen film laburren zirkuitua da Laburbira eta 8. Edizioa da aurten. Emanaldia, 19:00etan izango da, Kulturaten, eta bederatzi ikus-entzunezko emango dira guztira, ordubete inguruko saioan. Ondoren, Kepa Errasti Maritxu lanaren zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da.
Honako filmak ikusteko aukera izango da:
- Artalde (8') Asier Altuna.
- Ondar ahoak (4'30''). Angel Aldarondo.
- Blank postcards (11'). Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil- Escalera.
- Maritxu (17'30'') Kepa Errasti.
- S@rtaldea (11'), Jon Artola Artano.
- Esku-titi. (4'50''), Saioa Aizpurua Arribas Txintxetilla.
- Biak bat (8'47’''), Zapatilla films (kameratoia 2010).
- Barrura begira (7'25’''), Trastaka taldea (kameratoia 2010).
- Nire bista faboritoa (6'40''), Kontraplano taldea (kameratoia 2010).