Valentziarren kontrako norgehiagokan zortzinako berdinketarekin amaitu bazen ere, euskaldunek eman zuten lehenengo kolpea, eta 5 eta 0ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. Aldageletatik bueltan, baina, Valentziak markagailua irauli zuen, entsegu bat eta zigor kolpe bati esker. 8 eta 5ekoarekin eta partidua amaitzeko 3 minuturen faltan, baina, Aranak berdinketa jarri zuen markagailuan.