Aurreko hauteskundeetan bozetan parte hartzeko aukera izan dutenek, zein hauetan lehen aldiz aukera izango dutenek, denek, ziurtatu beharko dute hautesleen erroldaren zerrendan ageri direla. Osterantzean, agertuko ez balira, ezingo luketelako bozetan parte hartu. Hortaz, herritar guztiei komeni zaie egiaztatzea hori. Astebarruan, 08:30etik 19:00ak arte, eta, zapatuetan, 09:00etatik 13:00ak arte egongo da zabalik BAZeko bulegoa.