Gurasoen eta haurren arteko irakurketa tailerra

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 5a

Kulturaten egingo dute zapatuan, apirilak 9, Mireia Delgado pedagogoak gidatuta.

Umeak zein gurasoak daude zapatuko ekitaldira gonbidatuta. "Gurasoek, gaur egun, badute ume txikiei ipuinak kontatzeko ohitura. Badute kontzientzia hori. Gertatzen da umeak irakurtzen hasten direnean, sei urtetik aurrera, gurasoak ohitura hori ahazten joaten direla". Arrasateko udal liburutegiko Axun Agirianoren hitzak dira. "Eskolaren esku uzten dugu paper hori eta irakurzaletasuna bultzatu nahi badugu, gurasoen presentzia oso garrantzitsua da adin horretan ere".

    Gai horiek guztiak lantzeko ordubeteko tailerra proposatzen dute Kulturatetik, gurasoendako zein haurrendako. Saio horretan arlo teorikoa zein praktikoa landuko dituzte. Bi txanda antolatu dituzte; 11:00etan eta 12:00etan. Antolatzaileek eskatzen dute aldez aurretik izena emateko. Kulturaten bertan eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak