Harkaitz Canok aurkeztuko du gaur zinema gida

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko api. 5a, 09:52

Zine gida aurkeztuko dute gaur Kulturaten. Eta gidaren aurkezpenaren ostean, film laburren emanaldia zango da. Bi proposamen ikusgai: La Guerra eta The complete short films. Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera, eta Harkaitz Cano izango da gonbidatu berezia.

Arrasateko Udal bibliotekaren ekimenez, gida monografikoak ateratzen ditu noizean behin Arrasateko Udalak. Azkena izan zen musika gida. Oraingoan, zinemari eskainiko diote. "Zinema ardatz hartuta, 10 kolaboratzaileren ekarpenak jaso ditugu. Helburua da zine proposamen ezberdinak, aholkuak, orientazioak… eskura jartzea" dio Asun Agiriano Mondragoeko Haur bibliotekariak. Euskal Herriko zinegile, gidoigile, musikagile eta abarren laguntza izan dute gida osatzeko.

Cano eta beste 10 kolaboratzaile

Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea da gida hau egiten lagundu dienetako bat. Idazle izan arren, literatura eta zinema uztartu izan ditu Canok, eta "zinema zale eta aditua ere bada" dio Agirianok.

Harkaitz Canok lagundu die, besteak beste, 10 kolaboratzaileak aukeratzen eta, horretaz gain, koordinazio lanetan ere jardun du.

10 kolaboratzaileak dira Koldo Almandoz, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Pascal Gaigne, Jon Garaño, Mitxel Gaztanbide, Josu Martinez, Ane Muñoz, Itziriñe Oñaederra eta Helena Taberna.

Gidan agertzen dira hamar horien proposamenak. Bakoitzak, hamar proposamen egin ditu. Lehenengoa nabarmentzen da gidan, sakon, eta, besteak, aipatu egiten dira, autorea eta urtea zehaztuz.

Bi film ikusgai

Gidaren aurkezpenaren ostean eskainiko dira bi film labur: La guerra (Luiso Berdejo eta Jorge C. Dorado) gordina, gogorra. Horren ostean, beste bat, ez horren gogorra, The complete short films (Jan Svankmajer) aminazio labur sortako pare bat, hain justu ere. Oso bitxiak biak.

Zine gidak mahaietan jarriko dituzte, nahi duen edozeinek har dezan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak