Iraitz Agirrek, Bagara egitasmoko kideak, Arrasate Irratian, gaur goizean, tailerraren asmoak laburbildu ditu esanaz, modu samur eta ulerkorrean aztertuko dituztela egunerokoko bizimodu eta jardunetan ditugun ohiiturak, iraunkortasun klabera ekarriz. Horretarako Ingalaterran herri mugimendutik sortutako Transition eredua oinarri hartuko dute.
Agirrek gaineratu du, biharko hitzorduan parte hartzeko, ez dela gaian jakituna edo aditua izan behar, guztion esku dagoelako mundu hobe baten aldeko ametsean eragile bilakatzea. Hori bai, aurrez izena ematea komeni eta horretarako bi bide daude: 943 79 68 48 edo bagara@bagara.net.
Iraitz Agirrerekin izandako solasaldi osoa hemen entzungai
Aurrez esan moduan, Iraitz Agirre, Bagara egitasmoko kidea izan da Arrasate Irratiko Igo Autobusera! irratsaioan. Segidan klikatu besterik ez duzue, elkarrizketa entzun gura izanez gero.