Larrialdietarako laguntzak eskatzeko azkeneko eguna

Ubane Madera 2011ko martxoaren 31

Udalak larrialdi egoeretarako ematen dituen laguntzak eskuratu gura izanez gero, kontuan hartu eskaera horiei atzeraeraginkortasuna aplikatuko zaien azkeneko eguna dela gaur. Hau da, gaur  eskaerak aurkezten dituztenek eskubidea izango dute urtarriletik honako laguntzak ere eskuratzeko. Bihartik aurrera eskatuz gero, berriz, hasierako hilabeteetako laguntzak galdu egingo lirateke.

Horixe da Jaurlaritzak aurten zehaztutako irizpide berriek agintzen dutena. Eskaerak Gizarte Ongizate Sailean egin behar dira, Arrasateko Udaletxeko hirugarren solairuan. Bestela, Biztanleen Arreta Zerbitzuan ere galde daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak