Animalien aldeko sinadurak gaur, eguena, Portaloian

Ubane Madera 2011ko martxoaren 31

Animaliei eragiten zaizkien tratu txarrak salatu eta haiek gogorrago zigortzeko sinadurak batuko dituzte gaur arratsaldean Portaloian. Mahai informatiboa jarri eta Arrasateko Kaonbi elkarteko ordezkariek lagunduta batuko dituzte animalien aldeko sinadurak.

Gauza bera egingo dute apirilaren 8an. "Egun horretan goizez eta arratsaldez izango gara Arrasaten. Goizez 10:00-13:00ak bitartean. Arratsaldez, berriz, pintxo-pote ordua aprobetxatu eta 18:00etatik 20:00ak arte izango gara", kontatu du Leyre Viamontek, ekimenaren bultzatzaile den noalmaltratoanimal.org elkarteko kideak.

Saltokietan ere bai

Horrez gainera, herriko hainbat saltokitan sinadurak batzeko paperak banatu dituzte, izan ere, apirilaren 15era arte jardungo dute sinadurak batzen. Arrasateko kasuan, honako saltokietan sina daiteke: Nothing Without, Elkoro, Ceciaga, Amets altzari dendan, Arrasate Zoo saltokian, animaliendako Traskilon ile-apaindegian, herriko bi albaitarien kontsultan, Doke tabernan, Biotika parafarmazian eta BC Gazte Modan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak