Afrika, Amerika eta Europako txokolateak eramango dituzte iluntzeko dastatzera

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko martxoaren 30a

Kulturaten egingo dute txokolate dastatzea, 19:00etan. Txokolate zuria, beltza eta esneduna probatuko dituzte, jatorri ezberdinetakoak. Maisu lanak Anton Aspiazu txokolatero oñatiarrak egingo ditu.

Mankomunitateak antolatu duen VII. jardunaldi gastronomikoen barruan antolatu dute gaurko txokolate dastatzea. Kakaoaren jatorriaz, txokolate mota ezberdinez eta bitxikeriez jardungo du Anton Aspiazu txokolatero oñatiarrak, Arrasate Irratian kontatu duen moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak