Txatxilipurdiren udalekuetan eman daiteke izena, maiatzaren 6ra arte

Ubane Madera 2011ko martxoaren 29a

2-16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako herriko udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Txatxilipurdi elkarteak, maiatzaren 6ra arte. Udalekuak uztailaren 4tik 22ra dira, Arrasateko hiru gunetan: erdigunean, Musakolan eta San Andresen. Izena Txatxilipurdiren egoitzan eman beharra dago, Nafarroa etorbidearen 23. zenbakian. Deskontuak izango dira, zenbait kasutan.

Adinaren eta gunearen arabera hiru taldetan banatuko dituzte neska-mutikoak: Bilin-Boloka: 2 urtekoendako; Beibilekuak: haur hezkuntzakoendako eta Bihurrikeixetan: Lehen Hezkuntzakoendako.

Zaintza zerbitzua eta ordutegiak

Bestelako zerbitzuak ere zehaztuta dituzte: Beibileku eta Bihurrekeietan, esaterako, 09:00eatik 10:00etara zaintza zerbitzua ipiniko dute.

Eta ordutegiak ere zehaztu dituzte: Bilin-Boloka eta Beibilekuetan: 10:00-13:00etara eta Bihurrikeixetan, 10:00-13:00 eta 15:30etik 18:30era.

Deskontuak

Izenemate fitxa bete eta ordainagiria aurkeztu beharko dira izena emateko, Txatxilipurdiren egoitza berrian, Udaltzaingoaren egoitzaren ondoan (Nafarroa etorbidea, 23. zenbakia).

Familia ugariek %5eko deskontua izango dute eta baita Topakideko bazkideak ere. Bi baldintzok betez gero, berriz, %10eko deskontua izango da, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko dira sarrerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak