Ia 20 urte pasa dira Arrasateko Ospitale zaharra okupatu zenetik eta hasierako gaztetxe hura sortu zenetik. Ordutik hona herriko gazte asko eta asko pasa dira egiten duten asanbladatik, eta Jon Azkoaga egungo kideetako baten ustez Arrasateko gaztetxeak horrenbeste urte irautearen gakoa da "konpromisoa, lana eta antolakuntza izatea eta amets bat edukitzea gazteengan eragin eta herria aldatzeko".
Gaztetxean egin behar diren lanak ardura desberdinetan banatzen dituzte asanbladan parte hartzen duten kideen artean eta gaur egun, zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzte: liburutegia, ortua, zinea, irrati librea eta eskalatzeko pareta bat ere badute.
Baina duela 20 urtetik hona defendatu izan duten balore nabarmenena autogestioa da. Horrez gain eta beste batzuen artean, aske izatea ere asko baloratzen dute.
Ekitaldi ugari
Apirilean beteko ditu 20 urte Arrasateko gaztetxeak eta ordurako ekitaldi ugari antolatu dituzte; hilaren batetik 29ra bitartean.