Dorletako Amakoendako, asteburu emankorra

Xabier Urtzelai 2011ko martxoaren 29a

Dorletako Amako mutilak, errepideko eta mendiko bizikletako sailekoak, batera eta bestera ibili dira asteburuan. Zapatuan, Mugarri-Jay taldeko gazte mailako mutilak Uzarragako igoeran egon ziren, postu onak lortuaz –azpimarratzekoa Iker Eskibelen hirugarren postua–. Goizean, berriz, kadeteak Zumaian egon ziren, eta JMAko Danel Sagasta hirugarrena izan zen. Domekan, berriz, Lizarralde Kirolak taldekoak Lizarran egon ziren.

Dorletako Ama Ziklismo Eskola barruan, kategoria eta modalitate ezberdinetako taldeak batera eta bestera ibili dira asteburuan. Zumaian kadete mailako lasterketa egin zuten, eta Debagoieneko mutilen artean Danel Sagasta nabarmendu zen, JMAkoa podiumera igo zen-eta. Arratsaldean, berriz, Mugarri-Jay taldeko mutilek Antzuolako Uzarragako Igoeran hartu zuten esku; taldeak ordezkaritza zabala izan zuen, eta azpimarratzekoa izan zen Iker Eskibelek lortutako hirugarren postua. 

Domekan, berriz, Lizarragako lasterketan egon ziren klubeko hainbat ziklista, tartean zapatuan lasterketak izan zituztenak ere bai, eta hauek izan ziren lortutako emaitzak:

Gazte maila:

Alex Aranburu - Mugarri-Jay -  4.a

Jon Ander Kortabarria - Mugarri-Jay -  6.a

Beñat Burgui - Lizarralde Kirolak -  10.a

Kadete maila:

Andoni Sanchez - Lizarralde Kirolak - 7.a

Julen Axpe - Lizarralde Kirolak -  8.a

Mikel Iribekanpos - Lizarralde Kirolak -  10.a

Mikel Beloki - JMA - 19.a

Aitor Pagaldai - Lizarralde Kirolak - 22.a

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak