Liburuak nagusi ondorengo egunetan

Ubane Madera 2011ko martxoaren 28a

Egubakoitzean, apirilaren 1ean hasi eta apirilaren 20ra arte Liburuaren Eguneko ekitaldietan murgilduko da Arrasateko Udal Biblioteka. Nabarmentzekoa da, adibidez, Liburu Fantastikoen erakusketa egingo dutela eta Miren Agur Meabe etorriko dela Arrasatera.

Antzerkia, zinema, irakurketa tailerra… denetarik antolatu dute aurtengo Liburuaren Egunaren harira. Segidan duzue egitaraua, egunez egun:

  • Apirilaren 1-20: Liburu Fantastikoak, erakusketa: Kulturateko klaustroetan.
  • Apirilaren 3, domeka, 19:00etan: TN Pipol (antzerkia, dantza, musika, eta performance artistikoa): areto nagusian.
  • Apirilaren 5, martitzena, 19:00: Zine gidaren aurkezpena eta film laburren emanaldia: La Guerra eta The Complete Short Films. Harkaitz Cano izango da gonbidatuen artean.
  • Apirilaren 9, zapatua, 11:00-12:00: Guraso eta haurren arteko irakurketa tailerra (6-7 urtekoendako). Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Apirilaren 12 eta 13, martitzena eta eguaztena: literatura solasaldiak: Los Amigos del Crimen Perfecto (Andrés Tapiello) eta Bitsa Eskuetan, (Miren Agur Meabe).
  • Apirilaren 12, martitzena, 18:00etan, Santa Marinako bibliotekan: Liburuzaina estu eta larri, txotxongilo saioa. 
  • Apirilaren 13, eguaztena, 19:30: poesia errezitaldi musikatua, Miren Agur Meaberen Bitsa Eskuetan liburuan oinarrituta.
  • Apirilaren 15, egubakoitza, Munduko kontu kontalariak: 11:00etan, areto nagusian (Kolonbiako Jhon Ardilla, Venezuelako Fanny Fuguet eta Euskal Herriko Ainara Bilbao. Eta 19:00etan, Jokin Zaitegi aretoan. Kubako Lucas Napoles eta Argentinako Victoria Siedleki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak