Musakolatik AP1 autobidearen sarrera arteko saihesbidean irauli da kamioia, gaur, astelehena. Bergarako noranzkoan gertatu da istripua, 07:00etan, Herrizaingo Sailaren arabera. Ez da zauriturik izan. Kamioia errebuelta hartzera zihoala irauli eta bide bazterrean geratu da, eta horri esker, ez du ezta ere auto-ilararik sortu. Orain, kamioia zela erretiratu aztertzen dabil Herrizaingo Saila. Eta baliteke garabia ekarri beharra izatea. Seguru aski, orduantxe bai sortuko direla auto-ilarak. Bien bitartean, zirkulazioa normal dabil.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.