Denial talde debagoiendarra izan zen agertoki gainera igotzen lehena, 22:30an. Besteak beste, joan den urteko urrian kaleratutako Ophiuchus laneko kantu indartsuak aurkeztu zituen entzuleen aurrean gaur egun Aretxabaletan finkatuta dagoen boskoteak. Dena dela, Phobia izeneko lehen diskoko abestiak ere jo zituzten.
Orduebeteko emanaldia eskaini ostean, Denial taldekoek Kantabriako Crystal-moors taldeari eman zioten lekukoa. Black metal, death metal eta folka uztartuz, kalean dituzten Nabia Orebia eta Antiquam Exquirite Matrem diskoetako kantu basatiak eta biziak jo zituzten. Gertatzen ari diren lan berriko abestiak ere eskaini zituzten.
Azkenik, Mutrikuko Aiumeen Basoa taldearen txanda heldu zen. Euskal musika tradizionalaren eraginaz batera, Norvegiako black metalaren eragina entzun zuten zaleek horien kantuetan.
Balorazio positiboa
Jaialdiaren ostean, pozik agertu ziren antolatzaileak jendeak agertutako jarrerarekin: "Hasieran jende gutxi bazegoen ere, apurka gaztetxera joan ziren etortzen metal zaleak. Ez genuen espero horrenbeste jende egotea".