Esperientzien trukea Arizmendi Ikastolaren eta bretoien artean

Ubane Madera 2011ko martxoaren 25a

Bretainia inguruan ditugu egunotan Arizmendi Ikastolako DBH 3. mailako 39 gazte esperientzia berriak ezagutzen. Ikasle-trukea egiten dihardute Arizmendi Ikastolako ikasle horiek, Vannef hiri inguruan.

Joan den egubakoitzean iritsi eta oraingo astean bukatuko dute trukea. Gero, Aste Santu aurreko astean etorriko dira bretainiarrak gure ibarrera, inguruak bisitatu, harremanak sendotu eta gure kultura, hizkuntza…ezagutzera.

Izan ere, Bretainia berak ere antzeko ezaugarriak ditu: hizkuntza propioa (bretoiera), baina frantsesa du hizkuntza ofiziala. "Horregatik, besteak beste, gaur egun egoera larrian dago bretoiera", kontatu dute Arizmenditik.

Hamaikagarren aldia da Arizmendik ikasle-trukea antolatzen duela, eta aurten "inoiz baino ikasle gehiagorekin" dabiltza gauzatzen ekimena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak