2008az geroztik Arrasateko Uri Buru Batzarreko presidente da Juan Karlos Garitano Ixidor Soluperen lekuan. 1949an jaiotakoa, EAJn dihardu lanean 20 urte baino gehiagoan. 2007ko udal hauteskundeetan 6. postuan joan zen EAJko zerrendetan eta zinegotzi ere izandakoa da, 1991-95 legealdian.
Aurre-erretiratuta dago Cegasa taldeko Tuboplast lantegitik (Miñao). Ingeniaria da ikasketei dagokienez, baina kalitate arduradun moduan lan egindakoa.