Animalien tratu txarren kontrako sinadurak batzen hasi dira

Ubane Madera 2011ko mar. 24a, 17:57

Animaliei eragiten zaizkien tratu txarrak salatu eta haiek gogorrago zigortzeko sinadurak batzen hasi dira Arrasateko hainbat saltokitan. Datozen bi asteotan, berriz, mahai informatiboak ipiniko dituzte Portaloian. Apirilaren 15era arte eman daiteke sinadura.

Honako saltokietan dabiltza sinadurak batzen: Nothing Without, Elkoro, Ceciaga, Amets altzari dendan, Arrasate Zoo saltokian, animaliendako Traskilon ile-apaindegian, herriko bi albaitarien kontsultan, Doke tabernan, Biotika parafarmazian eta Maalako Errebaleko umeen jantzi-dendan.

Mahai-informatiboak

Bestalde, martxoaren 31n eta apirilaren 8an mahai informatiboak ipiniko dituzte Portaloian, eta orduantxe ere batuko dituzte sinadurak.

Labur esanda, salatu gura dutena da gaur egun animaliei tratu txarrak eragitearren 3 hilabete eta urtebete arteko kartzela-zigorra besterik ez dutela aplikatzen, eta zigor hori gogortzeko gura dituzte sinadurak batu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak