Metalzaleek euren jaialdia izango dute aurten ere Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 24a

Hirugarren urtez, Barreneko Deabruaren metal festaz gozatzeko aukera egongo da herrian. Gaztetxean, Crystalmoors, Aiumeen Basoa eta Denial taldeek jardungo dute zapatuan. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira; sarrera bost euro da.

Denial taldeko Manex dabil jaialdia antolatzen. "Erakutsi gura dugu Arrasaten beste musika estilo batzuk ere egiten direla, kasu honetan metala", adierazi du. "Gaztetxea leku ona da musika estilo ezberdinak bultzatzeko; gainera, Arrasate leku onean dago kokatuta", gaineratu du.

Esperientzia handiko taldeak

Hala, indar eta esperientzia handia duten hiru talde igoko dira gaztetxeko oholtza gainera zapatuan. Kantabriako Crystalmoors taldea 1995ean sortu zuten. Dagoeneko bi disko atera dituzte eta disko horietako abesti basatiak izango dira Arrasatera ekarriko dituztenak. Bigarren taldea Mutrikuko Aiumeen Basoa da: 2010ean argitaratutako disko berriko abestiak eskainiko dituzte. Azkenik, Aretxabaletako Denial taldekoak izango ditugu; haiek ere 2010eko diskoko abestiak eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak