Harrera oparoa egingo diote Korrikari Arrasaten

Ubane Madera 2011ko martxoaren 24a

Hiru eguneko ekitaldiak antolatu ditu Arrasateko Korrika batzordeak apirilaren 10, 12 eta 14rako, aurtengo Korrikari behar den moduko ongi-etorria egiteko. Korrika bera apirilaren 14an sartuko da Arrasaten, Zigorrolatik (11:00). Hauxe da Arrasaten egingo duen ibilbidea: Zigorrola-AEKko biribilgunea-Maala-Erdiko Kalea-San Frantzisko Xabier biribilgunea-Muxibar-Udala plaza-Garagartza-Gesalibar-Aramaioko muga. Barruan duzue, berriz, egitaraua.

Dagoeneko 18 taldek gura dituzte Korrrikako kilometroak erosi; hala ere, besterik balego, apirilaren 1era arteko epea dauka haiek erosteko.

Korrika Txikia

Aipatzekoa da, berriz, aurten ez dela Korrika Txikirik izango. "Korrika eguerdian iristen denez, eskolek bultzatuko dute Korrika nagusian parte hartzera. Txikitxoenek, berriz, eskoletan egingo dituzte ekintzak", adierazi du Oskar Elizburuk, Arrasateko eta Gipuzkoako AEKko arduradunak.

Korrika Lagun

Hark jakinarazi du egunotan Korrika Lagunak egitera pasako direla AED, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteetako ordezkariak Arrasateko saltokietatik. Eta gogora ekarri du apirilaren 1era arte dagoela Korrika laguntzaile izateko aukera, AEDn, AEKn, Iratin, Basatin eta Korrikaren webgunean.

Egitaraua

Apirilaren 10ean

  • 09:30 Arbolapetan Mendi irteera gidatua: Arrasateko historia, Bedoña aldean.
  • 12:30 Herriko Plazan Mokadutxoa, arropa saltzeko mahaia eta trikitilariak.
  • 19:30 Amaia antzokian Sekula bai antzerki eta kabareta.

Apirilaren 12an

  • 19:00 Kulturaten Euskarazko film laburrak eta Kepa Errasti zinema zuzendaria.

Apirilaren 14an

  • 11:00 Zigorrolan Korrikari ongi-etorria: salda eta txorizoa, txalapartariak, etxafuegoak…
  • 12:30 Poteo Euskalakaria
  • 17:00 Plazan umeendako txokolatada.
  • 17:30 Plazan Jolasak Txatxilipurdi elkartekoekin.
  • 18:00 Plazan Konpartsa txikia.
  • 18:30 Plazan ekitaldi nagusia: Eskoletan landutako lelo lehiaketako onenak irakurri eta sariak banatu.
  • Patxi Uribarren euskaltzainari omenaldia, gaueskolen sortzaileetako bat izatearren: dantzarien agurra; ohorezko bertsoa, Patxi Uribarrenen hitzaldia eta txistularien, gaiteroen eta dantzarien emanaldia
  • 19:30 DJ jaialdia: Elvis Caino bergararrekin
  • 22:30 Gose eta Anger taldeen kontzertua, Gaztetxean

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak