A Coruñako Batusi taldea eskarmentu handiko musikariek osatzen dute. Horietako batzuk aspaldi Arrasaten bertan izanak dira The Virus, Ultracuerpos eta Rockers Go To Hell taldeekin. Luzaroan punk-rock, rock-and-roll, high-energy eta bestelako soinu indartsuak landu ostean, 2009an erabaki zuten 60ko hamarkadako rock-and-roll instrumentala ikertzea eta biziberritzea. Hala, horri punka, jazza, soula eta swinga gehitzen dizkiote. Are gehiago, Arrasatera hammond-a, saxoa eta tronpeta ere ekarriko dituzte. Martxoak 24, Arrasateko gaztetxean 22:00etan 'Kooltur Ostegunak' ekimenaren barruan izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.