Lanbide Heziketaren azokak bihar irekiko ditu ateak

Irati Goitia 2011ko mar. 23a, 15:04

Hirugarrengoz egingo dute Lanbide Heziketaren azoka aurtengoan eta izena ere jarri diote: Goiaz. Bihar, euena, irekiko ditu ateak eta ikasleei eta interesa duen orori dago zuzendua.

Azokaren helburua da ikasleei edo interesa duen orori, formazioak orokorrean, eta batez ere, Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukeren berri ematea. Hein batean, eskualdeko eskaintza aurkeztea eta lehen eskuko informazioa ematea. Horrela, azokan izango dira: Lanbide Heziketako zortzi zentro, formazio zentroak, enplegu zerbitzuak eta Udalak, besteak beste.

Azokak bihar irekiko ditu ateak Kulturaten eta ekintza ugari izango dira bertan, tartean, tailerrak eta hitzaldiak. Etzirako, berriz, itxialdi jaialdia antolatu dute: musikaz, graffitiez eta malabarez gozatzeko aukera izango dute bertara joandakoek.

Ekintzailetasuna

Aurtengoan ekintzailetasuna izango du ardatz azokak. Horrela, ekintzaile gazteek euren esperientziak azalduko dituzte eta ekintzailetasun tailerra ere egingo dute.

Logotipo lehiaketa

Izena da aurtengo berrikuntzetako bat eta beste bat logotipo lehiaketa. Bailarako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute lehiaketa horretan eta euren lanak ikusgai egongo dira azokan. Bertara joandakoek euren gustukoena aukeratu eta 30 euroko saria irabazi dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak