Zauri arinekin ospitalera, auto istripuaren ondorioz

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko martxoaren 22a

Bi autok aurrez aurre jo dute Arrasaten, 16:10ak inguruan, Meca eta Chapime auto etxeen ondoan, biribilgunea baino metro batzuk lehenago. Ford markako auto urdin baten, gidari berrien L-a zuena, eta beste Rover markako auto gris baten artean izan da istripua.

Ford autoan gazte batzuk zihoazen, "unibertsitateko ikasleak ziruditen", lekuko batek esan digunez. Horietako gazte batek zauri arinak jaso ditu kolpearen ondorioz eta lepokoa ipinita anbulantzian eroan dute ospitalera. Bi autoak hondatu samar geratu dira eta airbag-ek salto egin dute bi autoetan.

Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da eta erretentzioak sortu dira, Takolorantz batik bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak