Udaberriko lorak landatzeko aholku praktikoak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko martxoaren 22a

Urtaro bakoitzak bere ezaugarriak eta garai horretan egin beharreko lanak ditu; udaberria loren urtaroa izanik, garai aproposa da orain, neguko lorak kendu, lorontziak garbitu eta berriak landatzeko. Arrasateko Mayte loradendako Mayte Osaren aholkuak lagungarri izango dituzue segidan klikatuz gero.

Osaren esanetan, etxearen ezaugarriak (kokaera, eguzki orduak... eta horrelakoak) kontutan hartzea ezinbestekoak dira lora edo landare egoki bat aukeratzeko orduan. Horrez gainera, lorontziaren kalitatea ere zaindu beharrekoa da; plastikozkoak txarrak ez diren arren, eguzkiak plastikoan sor dezakeen berotasuna ere zaindu beharekoa da, arriskua dago-eta landarea egosteko. Ongarria ona da, baina neurrian.

Horrelako aholkuak eta beste hainbat entzuteko aukera izango duzue, segidan klikatuz gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak