Industriaren erronkez hitz egingo du Miguel Lazpiurrek

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 22a

Euskal Industriaren Erronka 
eta Oztopoak ekonomi inguru berrian delako jardunaldia gidatuko du Confebask-eko presidente Miguel Lazpiur enpresaburu bergararrak eguenean, hilak 24. Garaia Berrikuntza Gunean izango da, Garaiak, Ekai Center ikerkuntza zentroak eta Lan Gintza Industria Politikarako zentroak antolatuta.

Jardunaldia 09:00etatik 10:15era izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da, 943 25 01 04 telefono zenbakian. Garaiako presidente Jesus Mari Herrastik aurkeztuko du. Segidan, Lan-Gintza Gunea eta Industri Politikaren berbideratzea delako berriketaldia egongo da, Ekai Centerren eskutik, eta 09:30etik 10:00etara, Euskal Industriaren Erronka 
eta Oztopoak ekonomi inguru berrian delako berbaldia egingo du Miguel Lazpiurrek.

Hitzaldia eta gero, ordu laurden inguruko berriketaldia egin ahal izango dute parte-hartzaileek. Azkenik, 10:15 inguruan, kafe-armosua egongo da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak