Sahara protagonista Arrasateko gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 21a

Arrasateko gaztetxean 'Saharak emakume izena du' argazki erakusketa dago ikusgai eguaztenera arte. Kanpamentu okupatuetan bizi diren emakumeen errealitatea erakusten duen argazki sorta da, eta 17:30etik 19:30era egongo da aukera erakusketa ikusteko.

Gaur, astelehena, hitzaldia

Bestalde, gaur, astelehena Sumun Brigadako gazte saharar batek eta Union Nacional de Mujeres Saharauis-eko kide batek hitzaldia eskainiko dute. 19:00etan izango da, gaztetxean bertan. Saharar herriak gaur egun bizi duen egoera zein den azalduko dute. Gainera, hitzaldiak irauten duen bitartean emakume sahararrek tea prestatuko dute han daudenei eskaintzeko.

Martitzenean dokumentala

Martitzenean, 19:00etan, dokumentala eskainiko dute: Un Grito desde el Sahara filma, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak