12-17 urte bitarteko gazteendako Altxorraren bila erraldoia

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 21a

Martxoaren 26an, zapatua, egingo du Txatxilipurdi elkarteak 'Erdigunea Piztu' ekimenaren barruan. Izenematea zabalik da.

Herri guztian zehar banatuko dituzte pistak eta taldeek pertsonaia ezberdinek proposatutako frogak gainditu beharko dituzte aurrera egin eta altxor preziatua aurkitzeko.Taldeek izena eman dezakete Arrasateko gaztetxokoetan, Gazte bulegoan edo kale hezitzaileen bitartez. Taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira.

17:00etan, Biterin
Jokoa 17:00etan abiatuko da Biteri plazatik. Bertan taldeek lehenengo pista jasoko dute.

Erdigunea Piztu ekimena
Udalak eta Txatxilipurdi elkarteak 2009-2010 ikasturtean abiarazitako ekimena da. "Aste bukaeretan eta erdigunean azken urteetan antzemandako aisialdi eskaintzaren hutsunea bete nahi dugu", adierazi dute Txatxilitik.
      Erdiguneko Gaztegune proiektuak bere bidea darama. Bitartean, 'Erdigunea piztu' ekimenak etorkizuneko proiektu honen helburuak bere egiten ditu; erdigunean, gazteendako parte-hartzailea eta euskarazkoa den aisialdi eskaintza egitea, alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak