Eta besteak beste, kaleetan udaltzainen presentzia handiagoa exijitu du Arrietak, esanez horrek lagundu egingo zukeela lapurreten prebentzioan. Sozialisten ordezkariak adierazi du herrian sekula egon den agente kopururik handiena dagoela orain: 36. Eta beraz, Arrasaten dagoen segurtasun eza alkateak Udaltzaingoarekin lotuta egiten duen kudeaketa "eskasaren" ondorioa dela.