Bolada onarekin jarraitzen du Mondrak atzo Rotetaren aurka etxean irabazi ostean. Partidua ez zen ondo hasi etxekoendako, 10. minutuan gola sartu zuen-eta Rotetak. Oraingoan, baina, erreakziorako gaitasuna erakutsi zuten zerrajeroek eta Oier Arregi eta Ekain Garinen golei esker markagailuari buelta ematea lortu zuten (2-1). 34 punturekin sailkapeneko postu lasaietan daude dagoeneko Iban Rodriguezen mutilak.