'Anaki' Amaia antzokian: Goxokiz eta kolorez jositako bidaia unibertso 'manga' baten barrena

Jon Berezibar 2011ko martxoaren 19a

Kolore biziak, musika alaia, marrazki bizidunak, abenturak eta goxoki asko. Haur zein nagusiri ordu beteko entretenimendu gozoa emateko nahikoa osagai, inondik inora. Logela Multimedia kolektiboak lortu du atzera ere, oraingoan Amaia Lizarantzu arrasatearrarekin laguntza eta antzezpen politarekin, eta taula gainean ikuskizun fresko, entretenigarri eta modernoa ipini dute. Anakiren abentura eta gorabehera xelebreek Amaia antzokia bete dute eta nagusiei txalo eta harrdtura, eta txikienei irribarre zabala ostu die. [Kronika osoa eta elkarrizketa Amaia Lizarantzurekin, asteleheneko Goiena Paperan]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak